Korta baserria erre da

Egoitz Unamuno 2019ko urr. 3a, 08:50
Baserria garretan./Argazkia: Gipuzkoako suihitzaileak.

Ertzaintzak gaueko ordubiak aldera jaso du abisua San Andres auzoko baserria sutan zela jakinaraziz. Suhiltzaileak berehala inguratu dira baina ezin izan dute ezer egin sua emendatzeko. 

Suak ia erabat kixkali du baserria. Hormak eta etxearen atal batzuk (sukaldea, gelak, epantza...) gelditu dira erre barik; gainerako guztia erre egin da. 

Goiz aldera alkatea bertaratu da eta berak adierazi digunez, ez dakite zerk eragin duen sua. Alkateak bere babes osoa adierazi die Korta baserriko jabeei eta Udalaren eskuetan dagoen laguntza guztia emateko prestutasuna azaldu du, bere atsekabea erakustearekin batera. 

Korta baserria hutsik egon da joan zen urte mordoxka batean, baina jabeek konponduta eta egoera onean zeukaten eta ia egunero bertaratu izan dira. Baserria erretzea "kolpe gogorra" izan da.