Jarleku bat gutxiago

Ubane Madera 2019ko ira. 28a, 12:05
Sabin Mendizabal bere jarlekua erretiratzen.

Pertsona bat gutxiago gizatasunik gabeko espetxe politika espainiarraren mende leloarekin egin zuten atzo, barikua, euskal presoen aldeko hileroko elkarretaratzea. Sabin Mendizabal preso ohiak bere izena zeraman jarleku sinbolikoa erretiratu egin zuen.

70 bat lagunek babestuta egin zuten euskal presoen askatasuna aldarrikatzeko hileroko elkarretaratzea, atzo iluntzean Plaza Berrian.

Ohi denez, bi jarleku zuri baliatuta irudikatu zituzten bi preso soraluzetarrak: Sebas Etxaniz eta Sabin Mendizabal. Eta hain justu, atzo, Sabin Mendizabal preso ohiak erretiratu egin zuen berea.