Astelehenean zabalduko dute igerilekua

Ubane Madera 2019ko ira. 28a, 14:05

Igerilekua urez beteta.

Igerilekuko konponketa lanak bukatuta, egunotan urez bete eta hura berotu ondoren, astelehenean 07:00etan zabalduko dute. Aldi berean, erabiltzaileek kiroldegian eskuragarri izango dute eskaera orria, igerilekua itxita egon den bitarteko abonuaren zati bat bueltatu diezaieten eskatzeko.

Ekainaren 30etik irailaren 30era bitartean itxita egon ondoren, astelehenean zabalduko dute igerilekua, ohiko ordutegian, 07:00tan. Eta datorren astean hasiko dira bertan ikastaroak.

Bueltan bonuaren zati bat

Bestalde, Soraluzeko Udalak jakinarazi du 2019ko abonua duten bazkideek aukera dutela urteko kuota horren zati bat buelta diezaieten eskatzeko. Eta horretarako orriak gertu izango dituzte kiroldegian. Orriak bete eta azaroaren 15aren baino lehen aurkeztu behar dira, kiroldegian bertan.

Bueltatuko dituzten kopuruak honako hauek izango dira:

  • Familiarra: 54 euro
  • Familiar langabea, erretiratua, minusbaliatua eta laguntza soziala jasotzen dituztenak: 27 euro
  • Familia ugariak eta guraso bakarrekoa: 35 euro
  • Indibiduala, 18 urtetik gora: 30 euro
  • Indibiduala 18 urtetik behera, ikasleak, langabeak eta laguntza soziala jasotzen dutenak: 20 euro
  • Indibiduala, erretiratua eta minusbaliatua 16 euro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.