Posta bidezko botoa

Ubane Madera 2019ko ira. 25a, 12:22
Alderdi sozialistako kideak maiatzeko hauteskunde kanpainan.

Azaroaren 10ean egingo diren Espainiako hauteskundeei begira, Soraluzeko PSE-EEk zabaldu du posta bidezko botoak tramitatzeko zerbitzua. Astelehenetik barikura bertara daiteke, Herriko Etxera, urriaren 31ra bitartean. 

Goizean ordubetez (11:00-12:00) eta arratsaldean ordu eta erdiz (18:00-19:30) egunero egongo dira PSE-EEren egoitzan posta bidez bozkatu nahi dutenei tramiteak egiten laguntzeko, urriaren 31ra arte.

Etxetik

Horrez aparte, sozialistek gogora ekarri dute ezintasunen bat edo gaixotasunen bat duten bizilagunek etxetik ere bozka dezaketela, notario bitartez, eta tramitazio hori ere bidera daitekeela alderdi sozialistaren egoitzan. 

Edozein zalantza edo kontsulta egiteko: 943 75 20 45.