Marraskilo Tour: “Oso-oso positiboa”

Ubane Madera 2019ko ira. 23a, 09:18

165 lagunek parte hartu du Marrskilo Tourren aurtengo edizioan. Horien artean, “inoiz baino emakume gehiago” izan da, batez ere bigarren irteeran. Eta parte hartu zuen, baita ere, “gazte-nerabe-ume dezentek ere”. Antolatzaileek “balorazio oso-oso positiboa” egin dute. Argazkiak: Fernan Oregi.

Mendian ibiltzeko giro bikainak lagunduta, “gustura” ibili ziren mendigoizaleak aurtengo Marraskilo Tour mendi-martxan. 165 lagunek parte hartu zuen, eta “balorazio oso-oso positiboa” egin dute antolatzaileek, Soraluze Mendi Taldeko kideek. Bazkarian 100 lagun geratu zirela ere kontatu dute.

Aurtengoa amaituta, ekimena antolatzen laguntzen ibili ziren guztiei eta mendi artxan parte hartu zuten guztiei eskerrak eman nahi diete Soraluze Mendi Taldetik.