Mendizale ugari erakarri ditu Marraskilo Tourrek

Ubane Madera 2019ko ira. 21a, 14:12

Azken orduko asko ere animatu ondoren, 160 lagun pasa ibili dira Soraluzeko mendietan Marraskilo Tourraren bueltan. Aurten hil den Mireia Leterengatik minutu bateko isilunea egin ondoren abiatu dira 06:00etan mendian gora goiztiarrenak. 08:00etan abiatu dira, berriz, bigarren txandakoak. Jendetsuagoa azken hori. Argazkiak: Ander Pastoriza.

Gaueko zaparraden ondoren, aterunea etorri eta eguraldia epel eta lagun dutela gauzatu da Marraskilo Tour mendi martxa, mendizale ugarirekin.

Ikusgai dauden argazkiak horren erakusle.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.