Mendi irteera bertan behera

Ubane Madera 2019ko ira. 21a, 10:20

Mendi taldeak ekainean egindako irteera bat.

Biharko, domeka, alerta horia aktibatu du Segurtasun Sailak, eguraldi kaskarra aurreikusita, kostaldean, batez ere. Hori horrela, Soraluze Mendi Taldeak bertan behera laga du bihar egitekoak ziren Ea-Ispaster mendi irteera.

Euri zaparradak eta haize bortitza aurreikusi dituzte eguraldi adituek biharko, domeka. Hori horrela, alerta horia aktibatu du Segurtasun Sailak.

Gauzak horrela, bihar barik datorren asteburuan egingo dute Ea-Ispaster mendi martxa. Bertara joan nahi duenak Iratxo goxo-dendatik pasa behar du konfirmatzera. 

Eta mendi martxara joango ez dena ere Iratxotik pasa daiteke dirua bueltan jasotzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.