Zazpi talde aurkeztuko ditu Sorak zapatuan

Ubane Madera 2019ko ira. 18a, 12:00
Iazko denboraldiko Sorako jokalariak.

Zapatuan, 15:45ean hasiko da Soraluze Futbol Taldeko aurtengo taldeak aurkezteko ekitaldia. Zazpi talde aurkeztuko dituzte Ezoziko Futbol Zelaian. Benjamin eta alebin mailako bina talde, infantil maila, kadete maila eta gorengo maila. Ondoren, 17:00etan gorengo mailako taldeak partidua jokatuko du, Azpeitiko Ikasberriren kontra.

15:45ean hasita, taldeka eta jokalarika aurkeztuko dituzte Soraluze Futbol Taldea osatuko duten ekipo guztiak, txikienetatik hasita banan-banan. Gazte taldea izan ezik, gainontzeko guztiak osatu dituzte: benjamin 1 eta 2; alebin 1 eta 2 (Sorako futbol eskolakoak dira lau talde horiek); infantil; kadete eta gorengo mailak. 

Jendetsua izango da

Aurkezpen ekitaldian ohi denez, guraso ugari bertan dela eta Sorako Zuzendaritzako ordezkariak ere bertan direla aurkeztuko dituzte aurtengo jokalariak. Eta haren ondoren, 17:00etan partidua jokatuko dute nagusiek, Azpeitiko Ikasberriren kontra. 

Hasiera bikaina

Indartsu zelairatuko dira gorengo mailakoak, izan ere, joan den asteburuan egindako ligako estreinaldian 1-2 irabazi zion Oñatiko Aloña Mendiri, gorengo mailako iazko liderrari. Eta azpeitiarrak, berriz, 1-3 galdu ondoren etorriko dira Ezozira.
Haiez aparte, liga hasiera horretan, Sorako kadeteek 0-3 irabazi zioten Urolari eta infantilek bina berdindu zuten Urkiren kontra.