Makroepaiketako inputatuei elkartasuna

Erredakzioa 2019ko ira. 15a, 13:17

Soraluzetarrak Bilboko manifestazioan, atzo. Argazki: Aidor Aizpurua.

Atzo, zapatua, Bilboko manifestazioan izan zen Soraluzeko ordezkaritza ere. 40 bat lagun bertaratu ziren elkartasuna adierazteko bihar, astelehena, Madrilen epaituko dituzten 47 euskal herritarrei.

Antolatzaileen arabera 50.000 lagun inguruk bat egin zuen atzo 11/13 sumarioaren baitan egingo duten makroepaiketaren kontra protesta egiteko, Bilbon egin zen manifestazoan (Udaltzaingoaren arabera 20.000). Horien artean izan ziren 40 soraluzetar inguru ere, udalerritik autobusean bertaratu zirenak.

Giza eskubideak, askatasuna, etorkizuna, herrian lelopean manifestatu ziren, eta elkartasuna helarazi zieten bihar Madrilen hasiko den makroepaiketan inputatutako 47 herritarrei.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.