11/13 makroepaiketaren kontra mobilizatzeko deia

Ubane Madera 2019ko ira. 12a, 09:18

11/13 sumarioan auziperatutakoak. Argazkia: 'Berria'.

Zapatuan Bilbon egingo duten manifestaziora joateko autobusa antolatu dute. Protesta ekimen horren bitartez salatu egin nahi dute astelehenean 47 euskal herritarren kontra hasiko den epaiketa, 11/13 Makroepaiketa moduan bataiatu dutena. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da La Casillatik eta autobusa, berriz, 16:00etan Soraluzeko Zubi Nagusitik. Izena eman daiteke Arranon eta Bolian.

Osasun arloko profesionalen, abokatuen eta oro har, euskalo presoen eskubideen alde lan egin duten eragileen kontrako sumarioari dagokion epaiketa da astelehenean hasiko dutena. 2013an abiarazi zuten sumarioa, eta guztira, 47 lagun daude auziperatuta. Madrilgo Auzitegi Nazionalean egingo dute epaiketa.

Fiskaltzak 601 urteko espetxe zigorra eskatzen du 47 herritarrendako. Berria-ko lantalde batek landu ditu xehetasun guztiak, eta artikulua irakurgai dago hemen klikatuta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.