Lagunek eta senideek harrera beroa egin zioten Sabin Mendizabali

Erredakzioa 2019ko ira. 5a, 07:01

Ehunka lagun batu ziren herenegun arratsaldean herrian Sabin Mendizabali harrera egiteko. Plaza Berrian dantza, poesia eta bertso musikatu batzuk eskaini ostean, Sabinek bere argazkiak erretiratu zituen Arranotik eta Gaztetxetik. Bideoa: Ubane Madera.

Sabin Mendizabalek guztira hamar urte egin ditu herritik kanpora -sei ihes eginda eta beste lau t'erdi espetxean- eta bere etorrerak ikusmin handia sortu du. Martitzenean senide eta ezagun asko hurreratu zen bera ikusi eta agurtzera, herrikoak zenbait eta herritik kanpokoak beste asko.

Lagunek Plaza Berrian egin zioten lehen harrera aurresku, poesia eta bertso musikatuak interpretatuz eta, ondoren, trikitilariek lagunduta Sabinek bere argazkiak erretiratu zituen Arranotik eta Gaztetxetik.