Gartzelatik atera da Sabin Mendizabal

Erredakzioa 2019ko ira. 3a, 10:59

Sabin Mendizabal goizeko hamar t'erdietan atera da Logroñoko gartzelatik eta ordurako zain zituen atean seniderik eta lagunik gertukoenak. Dagoeneko herrirako bidean datoz denak.

Atera denean, hogeiren bat senide eta lagun zituen zain espetxeko atarian eta pozarren hartu dute Sabin, besarkada eta muxu artean. Atarian egonalditxo bat egin ostean, herrirako bidean dira denak. 

Sabinen lagun taldeak deia zabaldu die Sabinen lagun eta ezagunei arratsaldeko zazpiretan kalean elkartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.