Osintxuko jai-giro ederra ekarri zuten

Ubane Madera 2019ko abu. 31a, 11:48

Osintxutown-eko bizilagunak, dragoia eta bi dragoi-kume, mojak, inudeak, Akerbeltz, beisbol jokalariak, indioak, piratak... ez zen ezer falta izan atzo Plaza Zaharrean eta bertako patxada Osintxuko jai-giroaz zipriztindu zuten iluntzean. Gainera, Txinan bageunde modura, adarretatik koloreetako kea zeriola, dantzalditxoa eta guzti egin zuten hiru dragoiek. 

Plaza Zaharrean indarrak berreskuratzeko geldiunetxoa egin ondoren, Kalebarrenetik zehar Zubi Nagusiraino joan ziren osintxuarrak. Gaztetxe kanpoan zain zuten mokadutxoa, egindako bisita eskertzeko eta Osintxurako bueltako bidea egiten laguntzeko.

Ondoren, bertan segitu zuten festa giroan osintxuarrek eurek eta bisitariekin bertaratu ziren hainbat soraluzetarrek. Eta noski, atzo aukerarik izan ez zuenarendako, gaur eta bihar ere bada aitzakia nahikoa Osintxura bisita egiteko, Kofradixen arrimura.

Egitarau osoa beheko artikuluan ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.