Barikuan osintxuarrak bisitan etorriko dira bisitan, mozorrotuta

Ubane Madera 2019ko abu. 27a, 08:32

Osintxuarrak bisitan, 2017an.

Osintxuarrek bertako jaiak, Kofradixak, ospatuko dituzte barikutik domekara. Eta egitarauko ekitaldien artean, barikuan Soraluzera etorriko dira, euren jai-giroa soraluzetarrekin konpartitzera eta soraluzetarrak Osintxuko jaietara gonbidatzera. 18:30ean abiatuko da bizikleta lasterketa Osintxutik, eta ohi dutenez, mozorrotuta etorriko dira.

Soraluzeko jaietan Marrasek eta Galtzagorriek osintxuarrei egiten dieten bisita bueltatu egingo dute osintxuarrek aste honetako barikuan. 18:00etan Martiritxoren jaitsierarekin Kofradixak hasi eta berehala abiatuko dira Soraluzerantz, bizikleta lasterketa eginez: 18:15ean prestaketak egin eta 18:30ean irtengo dira Osintxutik.  

Bidegorritik etorriko dira Soraluzera, mozorrotuta. Eta kalejira egin eta Soraluzeko kaleak girotu ondoren bueltan joango dira Osintxura, eta Matraka elektrotxarangak girotutako poteo martxosoa izango dute zain bertan.

Gero, 21:00etan buruhandiak irtengo dira txikienen ipurdak berotzera eta jaien lehen eguna bukatzeko, 23:00etan Gonapk, The Poteseta DJ Arnok girotutako kontzertuak izango dituzte.

Zapatuari eta domekari dagokionez, berriz, hona hemen prestatu duten egitarau mardula:

  • Zapatua:
  • 11:00 umeendako jolasak
  • 13:00 Kuadrilen arteko jokoak
  • 15:00 Kuadrillen bazkaria
  • 15:00-18:00 puzgarriak
  • 18:00 sukaldaritza lehiaketa: patatak osintxuar erara
  • 18:00-19:00 apar festa
  • 19:00 toka txapelketa
  • 21:30 herri afaria
  • 23:00 sari banaketa
  • 00:00 Laket taldearen erromeria 
  • Domeka
  • 03:00 sua piztea
  • 05:00 kulero, galtzontzilo eta tanga lasterketa
  • 06:30 salda magikoaren banaketa
  • 12:00 meza nagusia
  • 12:30 Bergarako zezenak
  • 12:45 haragi pintxoen banaketa
  • 13:30 poteo latza!
  • 17:30 pilota partiduak
  • 19:00 pintxo pote magikoa Imanol Ituño magoaren eskutik. Aldi berean urdaiazpiko eta gazta pintxoak egongo dira dastatzeko eta baita auzoko jende desberdinak prestatutako pintxo internazionalak ere!
  • 20:00 Osintxuko Urrezko kofradeari saria
  • 21:00 jaiei amaiera emateko Martirixoren igoera
  • 22:00 Etxafuego jaurtiketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.