Aleu Cid soraluzetarra Espainiako selekzioaren kontzentrazioan

Ubane Madera 2019ko abu. 23a, 14:07

Aleu Cid errugbian jokatzen.

Avia Eibar Rugby taldeko jokalaria den Aleu Cid soraluzetarra 18 urtez azpikoen Espainiako selekzioaren kontzentraziorako aukeratu dute, Seven izeneko modalitatean. Astelehenetik, abuztuaren 26tik 29ra Madrilen elkartuko dira Europako Seven txapelketa prestatzeko.

Kontzentrazio horretara 15 jokalari deitu dituzte, eta horien artetik 12 aukeratuko dituzte Europako txapelketa jokatzera joateko. Europako txapelketari dagokionez, abuztuaren 29tik irailaren 2ra arte jokatuko da, Polonian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.