Lau t'erdian promesa mailako bi pelotari oso onen arteko lehia izango da gaur gauean Arane kiroldegiko frontoian: Ander Etxaniz bergararraren (Jokin Etxaniz pilotaruaren semea) eta Unai Alberdi azpeitiarraren (Baiko enpresarekin aurre-kontratua hitzartuta daukan aurrelari bizia) artekoa.
22:00etan hasiko da partidua, eta hura amaitzean etxekoen txanda izango da.
Beteranoak
Kasu horretan, Soraluze Pilota Elkarteko hiru pilotarik jokatuko dute: Gorka Santamariak eta Ibai Bolinagak, alde batetik, eta bestetik, haiei aurre egiteko, Aitor Atxotegi soraluzetarrak bikotekide izango du Gartzia oñatiarra, promesa mailako atzelari fin eta langilea.
«Gazte eta beteranoak elkartuta, partido erakargarria» izango delakoan antolatu du Soraluzeko Pilota Elkarteak gaueko pilota jaialdia, Aitor Atxotegiren esanetan.