San Andresko jaiak

Coloma nagusi, San Andresko harria txapelketan

Egoitz Unamuno 2019ko uzt. 16a, 11:30

Mateo Coloma txapela jantzita.

Lau harrijasotzaile gaztek parte hartu zuten domekan San Andresko Harria harrijasotzen txapelketan eta Mateo Coloma donostiarrak jantzi zuen txapela, harriari 41 jasoaldi emanda.

Armailak jendez beteta zirela ekin zioten harrijasotzaileek txapelketako lanari: bost minutu San Andresko harriari (100 kilo) ahal beste jasoaldi emateko.

Honela gelditu zen sailkapena: 

  1. Mateo Coloma (Donostia). 41 jasoaldi.
  2. Jon Gisasola (Mallabia). 38 jasoaldi.
  3. Gorka Etxeberria (Orio). 37 jasoaldi.
  4. Haritz Ureta (Ermua). 29 jaoaldi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.