San Andresko jaiak

David Garcia eta Oihana Kortazar bizkorrenak mendi lasterketan

Egoitz Unamuno 2019ko uzt. 16a, 12:00

Oihana Kortazar helmugara sartzen. Argazkia: Ander Pastoriza.

Oihana Kortazarrek 1:48:17ko denboran egin zuen ibilbidea, lasterketaren lehen edizioan Aitziber Ibarbia zizurkildarrak ezarri zuen marka onduz. Elgetarrak 8 minutu eta 7 segundo gutxiago behar izan zituen. 

David Garcia durangarra izan zen 21 kilometroko ibilbidea bizkorren korritu zuena. Bere denbora 1:41:00 izan zen. Ondorioz, bere herrikide Oier Arizanabarretak lehen edizioan ezarri zuen marka (1:35:26)  baino 6 minutu eskas gehiago behar izan zituen ibilbidea osatzeko.

Lehenengo soraluzetarra eta sailkapen orokorreko 3.a, Ander De Luis izan zen, 1:44:12ko denborarekin. Haren atzetik, 4 minutu eta 3 segundura, helmugaratu zen Iñaki Goenaga soraluzetarra ere, sekulako denbora eginda. 

Sailkapen orokorra (lehen 5ak):

  1. 01:41:00. David Garcia (Durango).
  2. 01:42:26. Gartzen Elejabarrieta (Matiena).
  3. 01:44:12. Ander de Luis (Soraluze).
  4. 01:48:15. Iñaki Goenaga (Soraluze).
  5. 01:48:17. Oihana Kortazar (Elgeta.)

Gainerako soraluzetarrak:

13. 01:56:19. David Rascon (Soraluze).

19. 02:00:22. Gaizka Azkarate (Soraluze).

22. 02:01:20. Joseba Garcia (Soraluze).

24. 02:01:45. Julian Fernandez (Soraluze).

31. 02:06:52. Unai Muñoz (Soraluze).

32. 02:06:52. Jokin Muñoz (Soraluze).

35. 02:07:29. Abdelmalik Samadi (Soraluze).

38. 02:08:16. Raul Luis (Soraluze).

45. 02:10:58. Iker Benito (Soraluze).

53. 02:19:04. Ander Iribe (Soraluze).

58. 02:20:26. Patxi Osa (Soraluze).

68. 02:26:56. Ximun Larrañaga (Soraluze).

72. 02:31:46. Aitor Prieto (Soraluze).

78. 02:34:49. Gonzalo Ariznabarreta (Soraluze).

80. 02:35:39. Iker Uzin (Soraluze).

87. 03:13:36. Javier Gabilondo (Soraluze).

Guztira, 120 korrikalarik parte hartu zuten lasterketan.