Markagailuak erakutsi zuen moduan, Fernandezek eta Unanuek nagusitasun handiz irabazi zuten partidua, nahiz eta pelotakada asko jo eta izerdia latz bota behar izan zuten partidua bereganatzeko.
Hirugarren postua Gorka Ojeak eta Jurgi Rasconek irabazi zuten 22 eta 17 Beñat Catalan eta Ibai Tajueloren kontra.
Sariak banatu ostean, presoen dispertsioa amaitu dadila eskatuz eta elkarbizitzaren aldeko aldarria eginez, elkarrekin argazkia atera zuten txapelketan parte hartu duten pilotariek.