VIII. Iñaki Ruiz Mendi Lasterketa jokatuko da domekan

Egoitz Unamuno 2019ko uzt. 9a, 08:00
Oihana Kortazarrek irabazi zuen iazko edizioa.

Uztailaren 14an Iñaki Ruiz Mendi Lasterketaren zortzigarren edizioa egingo da Soraluzeko mendietan barrena. Antolatzaileek azpimarratu dute lehenengo edizioan egindako denborak gainditu barik jarraitzen dutela.

Lasterketaren ibilbidea edizio guztietako berbera izango da, 21 kilometroko luzeerarekin eta 1.000 metroko desnibel positiborekin. Korrikalariak San Andres auzoko frontoitik abiatuko dira eta Soraluze-Elosua parke megalitikoan gora eta behera ibiliko dira. Pagobedeinkatu, Artzaintxaboleta eta Pol-Poletik igaro ostean, lasterketako punturik gorenena harrapatuko dute Irukurutzetan, eta handik, berriz, San Andres alderantz egin beharko dute, bidean Atxolin eta Karakate pasatuta.  

Lehenengo edizioko denborak gainditzeke

Antolatzaileek jakinarazi dute aurtengoa zortzigarren edizioa izango den arren, lasterketaren lehen edizioan egin ziren denborarik onenek gainditu gabe jarraitzen dutela. Orduko hartan, Oier Ariznabarreta durangarrak 1:35:26 denbora egin zuen gizonezkoetan, eta Aitziber Ibarbia zizurkildarrak 1:56:24 koa emakumezkoetan.

Izen-ematea

Lasterketaren prezioa 10€-koa da izen ematea www.kirolprobak.com webgunearen bitartez eginda, eta 15€-koa lasterketa egunean bertan, 08:30etik aurrera San Andresen.

Fitxa teknikoa

Data: 2019ko Uztailak 14

Irteera ordua: 10h

Irteera eta helmuga: San Andres auzoko frontoia, Soraluzen.

Kilometroak: 21 km. 

Desnibel positiboa: 1.000 metro..

Hornidura likido puntuak(ura): 3 (Artzaintxaboleta, Karakate eta Helmuga)

Janari hornidura puntua(fruta):  2 (Atxantxaboleta eta Karakate)

Gutxieneko altura: 240 metro (Argateburu)

Gehieneko altuera: 899 metro (Irukurutzeta)

Ibilbidearen ezaugarriak: Asfaltoan 2.000 metro eta mendi bideetan 19.000 metro