Batzar nagusia

Erredakzioa 2019ko uzt. 2a, 10:15

Hiru ume Soraren kamisetarekin.

Bihar, eguaztena, Soraluze Futbol Taldeak urteko batzarra egingo du. 19:00etan elkartu, eta taldearen egoera ekonomikoa, urteko kuoten balizko jaitsiera, eta bestelako gaiak izango dituzte aztergai.

Urteko batzarrean, bi gai berri langai izango dituzte Sorako ordezkariek: Soraren Eguna Txurrukan barik kalean ospatzeko aukera aztertzea eta Sorari dagozkion urteko taldeen kuotak jaistea. 

Horrez aparte, batzar nagusietan ohi denez, kontu ekonomikoen balantzea eta diru kontuena ere egingo dituzte. Elkartegian da hitzordua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.