Irailera arte, oporrak

Ubane Madera 2019ko eka. 25a, 09:35
Ume eta guraso taldea Burgos aldean, mendi taldearekin. Argazkiak: Soraluzeko Mendi Taldea.

Espinosa de los Monterosen (Burgos) asteburu-pasa ederra eginda agurtu du Mendi Taldearen Ume eta Guraso taldeak uda aurreko jarduna. Irailean ekingo diete atzera ere mendi-irteerei, San Martzialgo jaien ondoren.

Mendian ibiliz, errekan bainatuaz eta oro har, Burgos inguru hartako paraje ederrez gozatuz bukatu dute 2018-2019rako aurreikusitako irteeren lehen zatia Mendi Taldeko Ume eta Guraso taldeko kideek. Asteburu osoa pasa berri dute, hain justu ere, Espinosa de los Monteros aldean.

Ohi duten moduan, 50etik gora lagunek parte hartu du azken irteera horretan eta dagoeneko oporrak hartu dituzte, irailera arte. San Martzialgo jaien ondorengo asteburuan egingo dute lehen mendi irteera.