Pilota jaialdia, ikasturtea agurtzeko

Ubane Madera 2019ko eka. 24a, 13:01

Pilotari gaztez bete zen Arane kiroldegiko frontoia barikuan. 17:00etan hasi eta 20:00ak arte jardun zuten bertaratu ziren gurasoen eta ikusleen aurrean partiduak jokatzen.

Mailaka lehiatu ziren, zein baino zein indartsuago; eta irabazleek elkarren artean finala jokatu zuten. Pilotari gazte guztiei dominak edo garaikurrak emanez borobildu zuen 2018-2019 ikasturtea Soraluzeko Pilota Elkarteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.