Futbol zelai eta Ospital-iturritik barrena joango da Hankabero

Ubane Madera 2019ko eka. 12a, 09:14

Ospital-iturri, Sagarrerrekan. Argazkia: Sorapedia.

Gaur, eguaztena, Hamabostero Hankabero ekimenaren baitako ibilaldia egingo dute, zubitik 19:00etan abiatuta. Soraluze, Mugituz! topaguneak jakinarazitakoaren arabera, Ezoziko futbol zelaia eta Sagarrerrekan dagoen Ospital-iturri bisitatuko dituzte, besteak beste.

Zubi Nagusitik 19:900etan abiatu eta herrigunetik buelta motz bat eman ondoren, Ezoziko futbol zelaira igoko dira Hamabostero Hankabero baitako gaurko paseoan.

Jokin Martinezek jakinarazitakoaren arabera, Sagarrrerrekara bideratuko dituzte pausoak gero, Ospital-iturriraino, eta handik herrigunera bueltatuko dira, ibilaldia bukatzeko: “Udaberriko argi-orduek herriko gune desberdin bat ezagutzeko aukera emango digute oraingo honetan”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.