Soraluzeko judoka gazteak Ondarroan

Ubane Madera 2019ko eka. 10a, 12:35

Zapatuan, 10 bat judoka soraluzetar Ondarroan izan ziren, bertako judo topaketetan. Guztira, Gipuzkoatik bertaratutako 180 bat judokak parte hartu zuen lehiaketa mundua zelakoa den ezagutzera ematea helburu zuen ekimenean; hori horrela, guztiak bueltatu ziren etxera urrezko domina banarekin.

Soraluzeko Judo Ukaldi Klubeko 10 judokak nor baino nor iaioago jardun zuten judoan zapatuan. Lauzpabost borrokaldi izan zituzten, 16:00etan hasi zen topaketan, Ondarroako Artibai Judo Taldeak antolatuta.

Baina, borrokalditik baino, erakustalditik izan zuen gehiago zapatuko topaketak, antolatzaileen helburua zelako judokek bertatik bertara ikustea lehiaketa mundua zelakoa den.

Hori abiapuntu, judoken arteko lehia gutxienekoa izan zen, eta 5-11 urte bitarteko Soraluzeko judoka guztiak (eta topaketan izan ziren gainontzeko denak) bueltatu ziren etxera urrezko domina banarekin eta hamarretako ederra egin ondoren.

30 urteko ibilbidea

Topaketan, zela ez, Soraluzeko judoka gazteen gurasoak ere izan ziren; bada, hain justu, haiek azpimarratu nahi dute Juanra del Barriok orain dela 30 urte edo gehiago Soraluzera ekarri zuen zaletasunak herrian dirauela indartsu, orain Garikoitz del Barrio semearen gidaritzapean.

 

Argazkiak: ENE.