Eki Amuategi eta Iker de los Santos garaile Amañako txapelketan

Egoitz Unamuno 2019ko eka. 6a, 14:01

Eki eta Iker garaikur eta medailekin. Argazkiak: Iñaki Amuategi 'Txisto'.

Joan zen zapatuan jokatu ziren Amañako III. Pelota Txapelketako finalak eta alebin mailan Eki Amuategik eta Iker De los Santos plazentziatarrek eskuratu zuten garaipena, eibartar bikoteari 22 eta 21 irabazita.  

Puntu bakarreko aldearekin irabazi zuten plazentziatarrek alebin mailako finala, “emozio handiko” partidua jokatu eta gero: Iker de los Santos-Eki Amuategi 22 / Oñatz Erkiaga-Ugaitz Segurola 21.

Hirugarren urtea da Amañan gaztetxoendako pelota txapelketa antolatzen dutena, eta, aurten, Eibar, Deba, Elgoibar eta Soraluzeko pelotariek parte hartu dute bertan.

Zorionak Eki eta Iker!  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.