Lan plangintza adosteko batzarra

Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 12:33
Presoen alde atzo egindako elkarretaratzea.

Atzo, barikua, hileko azken ostirala izanik, euskal presoen aldeko elkarretaratzea egin zuten Plaza Berrian. Bertan, aurtengo lan plangintza adosteko batzarrerako gonbita ere egin zuten, Sare elkartetik.

Batzarra datorren ekainaren 4an, martitzena, izango da, 18:30ean antzokian.

Eta honako gaiak izango dituzte aztergai, besteak beste: gaixo larriak, ekainaren 8ko giza-katea Miarritzen, dispertsioa, adineko pertsonen egoera, tartean Sebas Etxaniz presoarena, emakumea eta kartzela, motxiladun umeak eta abar.