Urban Traila bukatu ondoren, aurrera segitzen du Soraluze, Mugituz! topaguneak ohiko ekintzekin, eta horren adibide, atzo kale egin barik egin zuten Hamabostero Hankabero ekimenari dagokion ibilaldia.
Nondik nora
Oraingoan, gainera, berria estreinatu zuten: Baserrien ibilbidea. Zubi Nagusia-Salon-Zeleta eta Iribe baserriak bisitatu zituzten, haiek erdigunearekin lotuz.
Hortxe, bada, Soraluze, Mugituz! topaguneko kideen beste proposamen bat herritik bertatik mugitu barik, leku berriak ezagutu eta kirola egiteko.