Agortu dira sarrerak

Erredakzioa 2019ko mai. 30a, 14:02

Birakan diharduen Soraluzeko neska-mutiko talde bat.

Dagoeneko ez dago sarrerarik Birakaren ikasturte amaierako ikuskizuna ikusteko. Atzo arratsaldean, eguaztena, agortu ziren.

Beraz, bihar, barikua kiroldegiko lehiatilan ez dute sarrerarik salduko BirakaTube ikusteko.

Ikuskizuna 22:00etan hasiko da eta eskualdeko 178 dantzarik eta haien irakasleek dantza garaikideko 22 kantu koreografiatuko dituzte Arane kiroldegiko frontoian.

Soraluzetarrei dagokienez, 52 dantzarik dantzatuko dute bihar. Eta ekainean, Mendaroko saioan ere parte hartuko dute haien arteko nagusienek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.