Soraluzeko, Eibarko Elgoibarko eta Mendaroko 178 dantzarik urtean egindako lana erakutsiko dute Arane kiroldegian barikuan. Horien artetik 52 dantzari dira Soraluzekoak eta gainontzeko herrietatik beste 100 etorriko dira.
22:00etan hasiko da ikuskizuna; 6-27 urte bitarteko dantzariek, taldeka antolatuta, 22 kantu koreografiatuko dituzte, gaur egungo abesti ezagunak guztiak ere, youtuben egoten direnak; hortik ikuskizunaren izena.
Soraluzeko dantzariek Trolls-en September kantua edo Meghan Trainorren eta Michael Jacksonen doinuak dantzatuko dituzte, Leire Etxaniz irakaslearen gidaritzapean. Gainera, saioaren amaieran dantzari guztiek batera sorpresa eskainiko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Sarrerak salgai daude Arane kiroldegian, bi euroan, baina apenas geratzen dira 20 bat. Eta kiroldegiko aforoa zorrotz errespetatu behar dute.
Eibarren, Elgoibarren eta Mendaron
Soraluzekoa izango da, hala ere, BirakaTube ikuskizunaren lehen erakustaldia. Gero beste hiru egingo dituzte: Eibarren ekainaren 5ean, 6an eta 7an; Mendaron ekainaren 14an eta Elgoibarren ekainaren 19an, 20an eta 21ean. Eta Mendaroko ikuskizunean. Soraluzeko dantzari nagusienek ere parte hartuko dute.
Biraka Dantza Elkarteak dantza garaikide eskolak lantzen ditu eskualdeko ehunka dantzari gazterekin. Soraluzen, 50etik gora ikasle ditu aurtengo ikasturtean, adibidez.
Iaz kiroldegia gainezka izan zen, eta sartu ezinda geratu zenik ere egon zen.