“Denboraldi polita” eginda agurtu du Sorak liga

Ubane Madera 2019ko mai. 28a, 09:43

“Lehenengo taldeak denboraldi polita burutu du, hasiera kaskarra egin arren bukaeran 5. postuan gelditu da sailkapenean”. Berba horiekin eta jokalari erregularrenak eta goleatzaile onenak omenduta borobildu zuen 2018-2019 denboraldia Soraluze Futbol Taldeak, zapatuan, mahaiaren bueltan.

Sora futbol taldeko zuzendaritzako kideek, jokalariek eta gertukoek elkarrekin eman zioten amaieran 2018-2019 denboraldiari, mahaiaren bueltan elkartuta, zapatuan. Giro ona izan zuten lagun, denboraldiak utzitako gustuko emaitzek lagunduta.

Opariak onenei

Eta ohi dutenez, taldeko jokalaririk onenei aitortza egin zieten, goleatzaile izan direlako eta erregularrenak izan direlako. Hori horrela, honako hauek jaso zituzten garaikurrak eta opariak:

Gorengo mailan:
Goleatzailea: Ion Agirregomezkorta " Txato"
Jokalari erregularra: Oier Ariznabarreta "Bosko"

Kadete mailan:
Goleatzailea: Antxon Zubiaurre
Jokalari erregularra: Aitor Estevez


Infantil mailan:
Goleatzailea: Unai Moreno
Jokalari erregularra: Unax Sudupe

Argazkiak: Soraluze Futbol Taldea