Boto abertzalearen igoera nabarmena

Ubane Madera 2019ko mai. 26a, 23:28

Grafiko konparatiboa, 2015 vs 2019.

Parte-hartzea zazpi puntu pasatan handitu da 2015eko Udal hauteskundeekin alderatuta, baina boto gehikuntza hori bi alderdik bakarrik izan dute: EH Bilduk (%6,99 gehiago) eta EAJk (%14,47 gehiago). PSE-EEk behera egin du apur bat (-0,29) eta are beherakada nabarmenagoa izan du PPk (-21,25). Duda barik, bada, soraluzetarren gehiengoak alderdi abertzaleen alde bozkatu du.

Boto kopuruari begiratuta, 2015ean baino 60 boto gehiago eskuratu ditu oraingo honetan EH Bilduk. Igoera nabarmenagoa izan du, berriz, EAJk, 89 boto gehiago jaso ditu-eta. Alderdi sozialistari dagokionez, boto bat galdu du, eta 17 boto galdu ditu, berriz, PPk.

Datuak beste modu batean irakurrita, bada, soraluzetarren %82,89ak eman die botoa alderdi abertzaleei. Eta Espainiako hauteskundeetako beheranzko joerari eutsi egin dio PPk, baina kasu honetan, PSOEk ez dio eutsi goranzko joerari.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.