Kontsultatu hauteskundeetako emaitzen bilakaera Plaentxia.eus-en datu basean

Ubane Madera 2019ko mai. 26a, 10:52
Udal hauteskundeetako Soraluzeko datuak, 2015.

2015ean egin ziren azken udal hauteskundeak. Orduko hartan, Soraluzen EH Bilduk eskuratu zuen boto gehien: 858. Bigarren izan zen EAJ 615 botorekin; hirugarren PSE-EE 349 botorekin eta azkenik, PP, 80 botorekin. Oraingoan ere lau alderdi horiek dira lehian.

Hauteskundeak ezarri zirenetik Soraluzen egin diren hauteskunde guztien emaitzak kontsulta daitezke  DATU BASEAN (bertan klikatuta). Soraluzekoekin batera, Debabarrena osokoak ere kontsulta daitezke.

Gipuzkoako Foru Aldundiko (Batzar Nagusiak) bozketen emaitzak eta Europako Parlamenturakoak ere orrialde berean daude jasota.