Euskadiko hockey kopan jokatuko du Onintza Ibarzabalek

Ubane Madera 2019ko mai. 24a, 14:12
Onintza Ibartzabal anaiarekin, atzoko entrenamenduan.

Euskadiko Kopan lehiatuko da Onintza Ibartzabal (Lazkao, 2005) Burdinola taldeko aurrelaria zapatuan eta domekan. Lazkaon jaio arren, Soraluzen bizi den hockey jokalariak Rivabellosan (Araba) du hitzordua Bergarako taldearekin.

Zapatuan hasiko da Euskadiko Kopa Ribabellosan; Burdinola, Street hockey, Metropolitano, All Stars eta Dragons taldeak izango dira lehian, nor baino nor indartsuago. Ligaxka eran jokatuta, asteburuko txapelketa izango da.

Eta bertan izango diren jokalarien artean Onintza Ibartzabal soraluzetarra ere borrokatuko da koparengatik, Bergarako Burdinola taldeko aurrelari modura. Soraluzetarrak 11:00etan eta 13:00etan ditu partiduak. Eta irabaziz gero, domekan jokatuko dituzte finalak.