EAJko ordezkariak ere herritarrekin

Ubane Madera 2019ko mai. 24a, 11:16

Gaur gauerdiaz geroztik alderdi politikoek ezin izango dute botorik eskatu M26ra begira. Atzo ibili ziren, hain justu, zeregin horretan EAJko hautagaiak Plaza Zaharrean. Eta kanpainaren azken txanpa aprobetxatu zuten herritarrei euren proposamenak helarazteko, oparien laguntzarekin.

Gozokiak, boligrafoak, margoak, globoak… alderdiaren esku-orriekin batera banatuz, erakargarri egin zuten EAJko hautagaiek proposamen banaketa, atzo, eguena Plaza Zaharrean. Herritar askok bete zituzten poltsikoak haien opariz.

Eta jakina, EAJko hautagaiek banaketa aprobetxatu zuten herritarrei euren aldeko botoak eta proposamenak ere partitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.