Azken arrosak

Ubane Madera 2019ko mai. 23a, 18:55

Eneko Andueza, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia eta Susana Corcuera alderdikidea lagun zituztela Plaza Zaharrean izan dira Soraluzeko alderdi sozialistako hautagaiak eta kideak kanpaina egiten. Askok gustura hartu dituzte partitu dituzten arrosak, gozokiak eta boligrafoak, eta jakina, Patricia Borinaga alkategaiaren proposamendun esku-orriak.

Azoka txikiaren bueltara arrimatu, eta bertan jardu dute goiz-eguerdi partean Soraluzeko ordezkari eta hautagai sozialistek gaur goizean, M26ra begira Soraluzen egin duten azken hitzorduan. Alderdiaren ikur diren arrosak eskuetan, pasaeran zetozen herritarrei eman dizkiete opari, alderdiaren esku-orrietan batuta. Hainbatekin berba egiteko ere aprobetxatu dute hitzordua.

Soraluzeko hautagaiekin batera ibili dira Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia eta Susana Corcuera legebiltzarkide eta Donostiako zinegotzi ohia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.