Soraluzeko Berbalagunok Lapuebla de Labarkara goaz ekainaren 1ean

La Puebla de Labarkan hartzidura berezia dabil, ekainaren 1ean Mintza Eguna  ospatuko dutelako bertan. Soraluzeko Berbalaguneko kide batzuek ere asmoa dugu joateko. Bazatoz?

Arabar Errioxako Mintzalagunek hartu diete lekukoa Hondarribiakoei eta dagoeneko gertu daukate ekainaren 1erako egitaraua:

11:30  Ongi etorria eta hamaiketakoa herriko plazan

12:00 Bi  bista gidatu aukeran 3hauen artean:

              Ardo eta olio dastaketa herriko plazan

               Tren turistikoa Covila upategira eta upategian bisita

               Tren turistikoan Póveda parke naturalera bisita

13:30 Kalejira animatua eta poteoa. Herriko plazatik hasita.
15:00 Bazkaria. Ikastolan
17:00 Esker emate ekitaldia. Ikastolan
17:30 Erromeria Ansorregi, Larrañaga eta Andonegi Trikitilariekin. Ikastolan .

19:30 Dj Gotzon Dc  herriko plazan

Lapueblara joateko autobusa goizeko 10:10ean pasatuko da Estaziñotik eta bertan joango gara Soraluzeko berbalagun koadrila. Etorri nahi baduzu, deitu 943751304 edo 646878445 telefonora (Maialen).