Auzorik auzo, herritarrei programaren berri ematen

Ubane Madera 2019ko mai. 22a, 09:35

Hauteskunde kanpainaren azkeneko egunak ditugun honetan, buru-belarri dihardu EH Bilduk herritarrei proposamenak helarazten. Atzo, martitzena, Arraikua inguruan ibili ziren hautagaiak, eta gaur, berriz, erdigune aldean banatuko dituzte proposamenak.

Esku-orriak eskuetan, irribarrea ahoan, atariz atari eta solairuz solairu ibili ziren atzo ere EH Bilduko hautagaiak Arraikua eta Gabolats auzo inguruetan.  

Batzuendako ezaguna zen hauteskunde hitzordua, beste batzuek, berriz, jakin ere ez zekiten hauteskundeak zirenik. Hori horrela, zuzeneko azalpenak eman zizkieten koalizio abertzaleko hautagaiek bertako bizilagunei.

Gaur, berriz, erdigune inguruan ibiliko dira: Kalebarren, Santa Ana…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.