Josu Urrutikoetxea atxilotu izana salatu zuten

Ubane Madera 2019ko mai. 20a, 12:05
Josu Urrutikoetxea askatzeko esaten duen pankartarekin egin zuten elkarretaratzea.

Elkarretaratze bitartez salatu zuten joan den bariku iluntzean Josu Urrutikoetxea atxilotu izana, eta haren askatasuna eskatu zuten. Bakea eta askatasuna irabaztera. Josu eta besteak askatu pankarta eskuetan zutela plazaratu ziren 50 herritar baino gehiago.

Joan den eguenean atxilotu zuten Josu Urrutikoetxea, ETAko buruzagi politiko izandakoa, Frantziako Alpeetan. Barikuan pasatu zen fiskalaren aurretik, haren esanetan, 2017an ezarritako zigor bat betetzeko atxilotu ondoren. Hain justu, 2011-2013 urteetan ETAren egitura politikoan jardutea egotzi eta zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten; Urrutikoetxea, baina, ihes eginda zegoen ordurako.

Epailearen aurretik ere pasatu zen Urrutikoetxea joan den astean eta hark kartzelan sartzeko agindua eman eta kartzelan sartu zuten Urrutikoetxea eguenean bertan, baina barikuan ospitalean ingresatu zuten.