Eskailera guztien gainetik ziztu bizian

Ubane Madera 2019ko mai. 19a, 14:34

Iaz baino korrikalari gehiagorekin (44- 5 emakumezko) eta ibilbide luzeagoarekin (1 km. gehiago), 09:30ean hasi eta ia 11:00etan bukatu da aurtengo Urban Traila, sari banaketa eta opari zozketa barne. Eta iazko irabazleen artetik bik errepikatu egin dute podiuma: Jokin Muñozek eta Sergio Lopezek. Emakumezkoen artean bigarren eta hirugarren egin dute Soraegoitza Running Taldeko kideak. Osterantzean, nabarmentzekoa da guztiek bukatu dutela blai, goitik behera.

Honenbestez, honakoa izan da aurtengo podiuma:

Gizonezkoetan:

  • 1. postua: Jokin Muñoz (00:42:46)
  • 2. postu: Raul Gomez (00:42:53)
  • 3. postua: Sergio Lopez (00:44:44)

Emakumezkoetan:

  • 1. postua: Arantza Atxukarro (00:57:10)
  • 2. postua: Elena Beristain (00:57:19)
  • 3. postua: Soraegoitza Running Taldea

Eta lehen hiru soraluzetarrak:

  • 1. postua: Jokin Muñoz
  • 2. postua: Urko Azkorbebeitia
  • 3. postua: Gaizka Azkarate