Hori bai, aitortu du ez ohikoa eta gogorra dela, batik bat, lasterketak dituen 750 eskailerengatik, eta gaur eta bihar "sufritu" egin beharko duela esan du. Hala ere, datorren urtean ez du baztertzen esperientzia errepikatzerik.
Berastegitik etorri da Arantza Atxukarro Urban Trail lasterketa egitera, eta ibilbide guztian Elena Beristainenkin batera lehen emakumezkoak izan ondoren, azken zatian erasoa jo eta bera sartu da lehenengo helmugan. “Benetan oso polita” iruditu zaio Soraluzeko lasterketa, “desberdina” dela adierazi du eta “hamarretik hamar” eman dio puntuazio modura.
Hori bai, aitortu du ez ohikoa eta gogorra dela, batik bat, lasterketak dituen 750 eskailerengatik, eta gaur eta bihar "sufritu" egin beharko duela esan du. Hala ere, datorren urtean ez du baztertzen esperientzia errepikatzerik.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.