Kirol Eguna bertan behera gelditu da eguraldi iragarpenagatik

Erredakzioa 2019ko mai. 16a, 18:47

Kirol Eguna 2017an.

Udaleko Kirol Sailak jakinarazi duenez, eguraldi iragarpena dela-eta, bertan behera laga dute zapatuan egitekoa zen Kirol Eguna. 

Maria Gallastegi kirol teknikariak azaldu duenez "hurrengo egunetarako iragarrita dagoen eguraldi txarra dela-eta, erabaki dugu Kirol Eguna bertan behera lagatzea. Alde batetik, barikuan euri asko egin behar omen du, eta piraguismo klubekoen ustez, arriskutsua da zapatuan ibaian sartzea. Bestetik, beste bi ekintza ere kanpoan egitekoak ziren eta eguraldi txarrarekin ezingo ditugu egin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.