EH BIlduren hautagaiak auzoz auzo

Ubane Madera 2019ko mai. 16a, 10:45

Aurrera doa Udal hauteskundeetako kanpaina eta euren proposamenen berri ematen segitzen dute alderdiek. Atzo iluntzean, eguaztena, EHBilduko hautagaiak Ezozibide inguruan ibili ziren, bertako bizilagunei esku-orriak banatzen.

Gaur eguena, berriz, Sagarrerrekara joango dira; oro har, bilkideek asmoa dute-eta, herriko auzoetara joateko egunotan, euren proposamenak ahalik eta herritar gehienei egin nahian.

Auzoak, kirola, komertzioak eta beste

Hala, besteak beste, EHBilduk banatutako esku-orrietan azpimarratzen dute "urtero 100.000 euro bideratuko" dituztela auzoetan inbertsioak egiteko. Soraluzeko "komertzio eta zerbitzuak biziberritzeko dirulaguntzak sortuko" dituztela; "kirola herritar guztiendako eskuragarriagoa izan dadin neurriak hartuko" dituztela; "Soraluze arnasberrituko duten proiektu eta inbertsioak bultzatuko" dituztela; "Soraluze estetikoki txukuna, atsegina, garbia eta segurua" nahi dutela, eta besteak beste "herriko ekonomia indartuko" dutela, "enplegu duinaren sorkuntzan oinarrituta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.