Ekonomia esparruan, “erronka handiena industria sektorean” ikusten du EHBilduk

Ubane Madera 2019ko mai. 14a, 11:24

Udal hauteskundeetarako kanpainarekin segituz, EHBilduk ekonomia gaiei erreparatu eta minutu eta erdiko bideo batean gaiari buruzko diagnostikoa egin eta proposatutako irtenbideak helarazten ditu oraingoan. Besteak beste, azpimarratzen du “egoera iraultzeko sektore ekonomikoa indartu” egin behar dela, eta uste du “erronka handiena industria sektorean” dagoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.