Pilota partiduak gaur eta bihar

Ubane Madera 2019ko mai. 10a, 12:04
Ane Fidalgo pilotan.

Gaur, barikua, 19:00etan hasita Udaberri Txapelketako bi partidu izango dira Arane kiroldegian: alebin eta infantil mailakoak, hurrenez hurren. Bihar, berriz, gomazko paletan lehiatuko dira soraluzetarrak, Usurbilen.

Gaur iluntzeko pilota norgehiagokei dagokienez, 19:00etan hasi eta lehen partidua jokatuko dute alebin mailako Ane Fidalgo eta Ekhi Amuategi pilotari soraluzetarrek, Azpeitiko bikotearen kontra. Eta haien ondoren, Udaberri Txapelketaren baitan baita ere, Aiert Losadak eta Unai MorenokOñatik bikotea izango dute aurrez aurre, infantil mailan.

Gomazko paletan

Bestalde, gomazko palaren bueltan Herri Arteko Txapelketa antolatu dute, eta lehiaketan Soraluzeko ordezkaritza ere izango da. Hain justu, bihar, zapatua goizean jokatuko dute herriko pilotariek Usurbilgoen kontra, 09:30ean hasita.