Iker Aldazabal: "Zerbitzu publikorako bokazioa daukat"

Ubane Madera 2019ko mai. 11a, 09:35
Iker Aldazabal alkategaia.

Iker Aldazabal (Soraluze, 1976) da EAJ-PNVk aurkeztu duen alkategaia. Lau berbatan azaldu ditu asmo nagusiak zeintzuk dituen.

Zergaitik aurkezten zara alkate izateko?
Txikitatik izan dudan ideia / nahia izan da Soraluzeko alkate izatearena. Herria maite dut, herriarengan sinisten dut eta zerbitzu publikorako bokazioa daukat herriaren eta herritarren alde lan egiteko.

Alkatetza eskuratuz gero, zer egingo zenuke lehenengo?
Bideratuta dauden baina exekuzio-fasean gelditu diren proiektuak bukatuko nituzke. Besteak beste, Pascual Churrukan babes ofizialeko etxebizitzen promozioa bultzatzea, SAPAko orubean parke publikoaren proiektua bultzatzea, Kiroldegiko anpliazioarekin amaitzea, Udalak bidegorri alboan erosi duen lur-sailean aisialdirako gunea egokitzea, igerilekuko sabaia konpontzea, Ezozibideko haurren jolaserako parkea zaharberritzea eta abar.

Gertu egongo zinateke, beste alderdiren batekin gobernua osatzeko?  
Azken legealdian osatu dugu.  Baina gauza bat argi uztea nahi dut. Erabaki hori ez dago ez nire, eta ezta Soraluzeko EAJren esku ere.  Hori da alderdiek goitik hartzen duten erabakia. Orain dela hiru urte erabakia hartu zen bezala Udal Gobernua PSE-EErekin koalizioan eratzeko, eta orain dela 8 eta 12 urte gure alderdiak zuriz bozkatzeko erabakia hartu zuen bezala.