Andaina herrikoiak gainditu du proba

Ubane Madera 2019ko mai. 2a, 09:34
Atzo Hamabostero Hankabero ekimenean parte hartu zuen herritar taldea.

Maiatzaren 19an egingo duten Andaina herrikoia lasterketa ez lehiakorreko ibilbidea probatu zuen atzo, eguaztena, Hamabostero Hankabero hitzorduan parte hartu zuen herritar taldeak. “Atsegina eta entretenigarria” iruditu zitzaien 6 kilometroko ibilbidea.

Ia 800 eskailera igo zituzten atzo Hamabostero Hankaberoren hitzorduarekin bat egin zutenek, helburua zen-eta aurtengo Andaina herrikoiak izango duen ibilbidea probatzea.

Iaz moduan, 6 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute proba horretan parte hartuko dutenek; herria puntatik puntara zeharkatzen du, eta atzo berau probatu zutenen esanetan, “atsegina eta entretenigarria” da Soraluze, Mugituz! topaguneak prestatu duen zirkuitua. Hori horrela, bertan den Andaina herrikoi berria “estreinatzeko irrikatzen daude” antolatzaileak.

Gogoan izan zabalik dagoela Andainarako zein Urban Trailerako izen-emateak, kirolprobak.com web orriaren bitartez.