Gaixo dauden euskal presoak gogoan

Ubane Madera 2019ko api. 27a, 13:13
Herritarrak euskal presoen aldeko elkarretaratzean, atzo, apirilaren 26.

Osasun eskubideen alde, larriki gaixo dauden presoak etxera. Aldarrikapen hori egiteko elkartu ziren atzo, barikua, Plaza Berrian, euskal presoen alde hilero egiten duten elkarretaratzean. Gogora ekarri zuten, oraindik orain, larri gaixo dauden  20 euskal herritar daudela preso. 

Sarek deituta, 55 bat herritarrek babestu zuten atzoko elkarretaratzea.