Jan-edanarekin eta musikarekin agurtu dute kanpaina

Ubane Madera 2019ko api. 26a, 20:43

Zubi Nagusia elkargune modura hartu, parrillada bertan prestatu eta lagun artean itxi du EHBildu koalizioak Espainiako Gorteetarako hauteskunde-kanpaina. Koalizio ezkertiarrarendako botoa eskatu eta botoak banatu ere egin dituzte bertaratutakoen artean.

Besteak beste, esku-orrietan azpimarratu dute domekan jokoan daudela “monarkia ala errepublika, krisiak ala kalitatezko enpleguaren sorrera, feminismoa ala soldata arrakala, faxismoa ala askatasuna”.

Eta gaineratu dute EHBildun “demokraziaren, askatasunen, feminismoaren, gizarte orekaren eta justiziaren noranzkoan bidea egiten jarraituko” dutela, “Euskal Errepublika” dela “azken helmuga (…) Asko eta erabakigarriak izango gara eta horretarako indarra eta determinazioa izango dugu”.