Hauteskundeetako datuen historikoa ikusgai orrialde berezian

Plaentxia.eus 2019ko api. 27a, 13:09
2016ko emaitzen grafikoa.

Plaentxia.eus-ek herritarren eskura jarri du Hauteskundeetako datu-base historikoa. Bertan, Debabarreneko herri guztietako datuak ageri dira, Espainiako Kongresurako hauteskundeetakoak, 76an hasi eta 2016ra bitartekoak.    

Gainera, datu baseak aukera eskaintzen du hauteskundeen arteko konparaketak egiteko, eta baita alderdi bakoitzaren bilakaera historikoa ikusteko ere.

Datozen asteetan izango da ikusgai Udal eta Foru hauteskundeetako, Eusko Legebiltzarreko eta Europako datuen historikoa ere.